Aurrekoan kartel hau ikusi nuen kafetegian. Bi gauza ekarri zizkidan burura eta hemen labur azalduko ditut.
1. Mac ek ikasleak erakartzeko duen interesa:
Mac irakasleen eskolan? izan ere logika handia du iragarki honek. Apel bezelako empresa bati asko komeni zaio hezkuntzan sartzea. Haurrek Mac erabiltzen ikasten badute gerora euren ordenagailu pertsonala erosi behar dutenean zein aukeratuko dute? Mac bat noski. Baino Mac bat oso garestia da eta ikastetxe gehienek ezin dute horrelako inbertsio bat egin. Ez litzaidake harrituko Apelek ikastetxeentzako prezio "berezi" bat izatea. Windows ek adibidez hau egiten du.
2. Kontsumo gizartea eta erlijioa
Adorar hitza erabiltzea deigarria egin zait. Gehien bat gaur egun non geroz eta jende gutxiagok duen bere burua erlijiosotzat. Egia esan asko aurreratu dugu, lehen egurrezko figura batzuk gurtzen genituen, gaur egun Mac bat gurtu behar dugu. Aurrera goaz karramarroen modura.
Guzti honek Lori Meyers taldearen abesti bat ekarri dit burura.

No hay comentarios:
Publicar un comentario