2012/08/15

Helbidea aldatu dugu

Blog honen helbidea aldatu da. Wordpress era mugitu gara. Arrazoi desberdinak daude aldaketa hau egiteko.
  • Batetik koherentzia kontu bat bada. Worpress programa libre bat izanda han egotea egokiagoa dela uste dut.
  • Gauza berriak ikasi behar dira eta honetarako frogatzea da hoberena. Bloger gutxi gora behera ezagutzen dut eta uste dut aberasgarria izango dela beste programa bat ezagutzea. 
  • Itxura aldetik wordpress (nere uste apalean behintzat) erakargarriagoa da.
Hemendik aurrera bloga jarraitzeko sar zaitez helbide honetan. Post zahar guztiak topatuko dituzu eta laister post berriak egiten hasiko gara. Izan libre!



2012/04/09

Eskema txukunak Libre Officen


Software askearen aldeko apustua egin nuenetik Open office (eta gero Libre Office) izan da ofimatikarako erabili dudan aplikazioa. Egia esanda nire behar guztiak asetu ditu baino bazen office tik faltan botatzen nuen funtzio bat: Eskemak, organigramak etab egiteko tresna. 

Pasa den astean AlexGabiren “IKT Luberri” blogari esker funtzio hau betetzen zuen gehigarri baten berri izan nuen. Nire ordenagailuan instalatu eta azpian ikusi ditzazkezuen froga txiki batzuk egin ditut.

Tamalez Oraingoz bakarrik draw eta impress en erabili daiteke beraz hauetan egin eta ondoren writer era itsatsi behar dira. Hala ere esan beharra dago BETA bertsio bat dela, beraz oraindik era bat osatu gabe dago. 

Instalatzeko deskargatu hemen eta jeisten zaizuen artxiboa “Libre Office” kin ireki. Ondoren programa itxi eta berriro irekitzerakoan zuen tresna barran ikono berri bat duzuela topatuko duzue (hala ez bada goiko barran klikatu ikusi > tresna barrak > smART) Animatu, instalatu zuen ordenagailuetan eta saltxeatu bildurrik pe! Hala ikasten bait da honetan ere.


2012/02/13

Irudiak marrazkirako prestatu

Hementxe doa nire lehen bideo tutoriala. Xume eta motz baino espero dut baliagarria izatea.

Bideotutorial honetan ikasiko dugu nola prestatu irudi bat paperean margotzeko. Batzuetan interneten irudi politak topatzen ditugu gure ikasleek koloreztatzeko. Irudi hauek koloretan badaude eta txuri beltzean inprimatzen baditugu ez dira oso txukun geratuko margotzerako orduan. Baino Gimp erabili ezkero arazo hau konpondu dezakegu. Hementxe duzue adibide bat.


2012/02/07

Sareko proiektu askeen bilduma

Iker Pedrosak idatzi dit web gune hau gomendatzeko. Bertan proiektu askeen berri ematen dute. Hau da hemen azaltzen diren proiektu guztiak lizentzia aske baten pean daudela ziurtatzen digute txoko honen sortzaileek. Proiektuak talde desberdinetan sailkatuta daude (Musika, testua, jolasak) Toki interesgarria online baliabide berri eta askeak ezagutzeko edota alternatiba libreak bilatzeko. Kuxkuxeatu beharko...

http://libreprojects.net/


2012/02/06

Hot potatoes mini tutorialak

Gaurkoan Hot potaoes en inguruan egindako mini tutorial batzuk uzten ditut. Oso oinarrizkoak dira baino uste dut baliagarriak izan daitezkeela herraminta hau erabiltzen hasi nahi dutenentzat. Hot potatoes ariketak sortzeko tresna bat da. Ariketa mota desberdianak egiteko aukera ematen digu:
  • Erantzun motzak
  • Hitzak edota irudiak lotu
  • Hutsuneak bete
  • Grutzegramak
  • ...
Hot potatoes ez da librea. Hala ere doan deskargatu daiteke eta badirudi garatzaileek doan eskaintzen jarraitzeko asmoa dutela. Zer esanik ez mini tutorial hauek Creative Commons lizentziapean daude, beraz zabaldu, moldatu edo paperezko hegazkinak egin beraiekin.

Euskal jakintza taldeak aditzak lantzeko ariketa ugari egin zituen lanabes honekin. Benetan lan bikaina guztion eskura helbide honetan: https://sites.google.com/site/euskaladitza/
  J macht J quiz J cloze

2012/01/26

Programazioa haurren eskura

Konpetentzia matematikoa eta ikasten ikastekoa lantzeko programa interesgarri bat da Scracht. LH ko hirugarrengo ziklotik aurrera erabiltzeko pentsatuta dago eta programazio hizkuntza irisgarri bat erabiliz programa eta animazio txikiak egiteko aukerak ematen dizkigu.

Hiru zati nagusietan banatzen da. Batean "aginduak" topatuko ditugu. Erdiko tartean aginduak elkartuz gure programa osatzen joango gara, hau da kodea osatuko dugu. Ondoko pantailan ikusiko dugu nola funtzionatzen duten agindu hauek.

Egindako programak Scratch en web gunera igo ditzazkegu. Bertan beste erabiltzaileek egindakoak topatuko ditugu. Hauek nola funtzionatzen duten jakin nahi izan ezkero deskargatzeko eta kodea (aginduen puzlea) ikusteko aukera izango dugu, eta nola ez kode hau hobetu edo moldatzeko.

Gauzak horrela gure ikasleek pentsamendu logikoa landuko dute. Guk erronka bat jarri diezaiekegu: Egizu programa bat hau eta hau egiten duena. Erronka hau proiektu bihurtu daiteke eta ez du zertan proiektu antzu bat izan, adibidez DBH ikasleek Haur Hezkuntzako ikasleentzako programa bat garatu dezakete. Egiten duten hori gerora erabilgarri izatea motibazio extra bat izan daiteke ikasleentzat.

Honekin lan egin nahi badugu eskura daukagu interneten scratch en gida didaktikoa ariketa eta adibide mordoarekin. Programa euskaratuta dago.

2012/01/22

Gnu/Linux 3 urteko haurrentzako

Gaurkon Iker Pedrosak gomendatutako sistema eragile batekin gatoz. Gnu/Linux zaila edota bisualki erakargarria ez dela nahiko zabalduta dagoen ideia bat da. Baina software askea erabiltzea 3 urteko haur baten esku ere egon daitekeela erakusten digu Quimok.

Zer da Quimo?
Quimo haurrentzako pentsatuta dagoen distribuzio bat da. Ubuntun oinarrituta dago beraz honek eskaintzen dizkigun erreztasun guztietaz baliatu gaitezke. Ingurune grafiko erakargarri eta erabilterraz bat dauka, hiru urtetik aurrerako haurrek erabiltzeko modukoa. Bertatik haurrek Quimok dituen programa nagusietarako sarbidea daukate. Goian ezkerrean menu nagusirako sarbidea topa dezakegu (ubunturen “programak” bezela edota guindous eko “inicio” ren modukoa)

Quimok hezkuntzarako kode irekiko programak dakartza aurre instalatuta. Hala ere gehiago instalatu ditzakegu. Hauen artean:
  • Gcompris: 2-10 urte bitarteko haurrentzako jolas hezigarrien bilduma.
  • Tux paint: Marrazkiak egiteko programa.
  • Txu math: Matematika jokoak.
Ubunturen eratorri bat denez euskeraz ere erabili dezakegu.
Aukera paregabea eskaintzen digu etxeko txikienek ordenagailua erabiltzen hasteko modu erraz eta irisgarri batean eta nola ez hasieratik software askea erabiliz.

Izan libre!

Quimo deskargatzeko:  http://www.qimo4kids.com/download/