2012/01/18

Agur LinEX

Extremadurako gobernuak LinEx proiektua utziko duela jakinarazi du. Proiektu honen garapena CENATIC en eskuetan utziko du. Hala ere gobernu autonomikoak jakinarazi du software askearen alde jarraituko dutela Debian sistemari helduz. Ikusi beharko...

LinEX 2002 urtean sortu zen. Extremadurako autonomia erkidegoak bere software propioa garatzea erabaki zuen Debian oinarritzat hartuta. Gauzak horrela ikastetxeetan, osasun zerbitzuetan etab zabaldu zen software askea. Proiektu honek Extremadura erreferente eta aitzindari bihurtu zuen eta gerora asko izan ziren bide behera hartu zuten autonomiak (Andaluzia, Katalunia, Castilla...) euren distribuzio propioak sortuz.

Izan ere nik software askearekin izan nuen lehen kontaktua izan zen hau. Ama bertakoa dut eta oporretan joaten ginen udaran. Bertan eman ziguten LinEX zuen CD bat. Gure eskerrik handiena proiektu honetan sinistu eta berau bultzatu dutenentzat.

Info+
http://www.publico.es/ciencias/414698/extremadura-abandona-linex
http://www.linex.org/joomlaex/
http://linexedu.educarex.es

2 comentarios:

  1. Honek ez du ezer esan nahi, Linex-ek etorkizun handia izan dezake. Hala ere, egia da Extremadurako gobernuak bere euskarria kendu eta gero nahiko zaila izango dela distribuzio hau berriz ikustea. Baina agian horrela Linex LinEs-en bihurtzea eta Espainia osoko administrazioek erabiltzea.

    Espero dut jakitea baina orain dela 10 urte Espainiako gobernuak Rhodas proiektua martxan jarri nahi izan zuen. Proiektu honen bitartez administrazio publikoko ordenagailuak Debian-era pasatu nahi izan ziren. 10 urte geroago oraindik ari gara itxaroten...

    Rhodas-i buruzko informazioa pixka bat usten dizut: http://www.kriptopolis.org/proyecto-rhodas

    ResponderEliminar
  2. Oraintxe konturatu naiz blogerren blog bat nuela, seguraski google-ek sortuko zidan email kontua egin nuenean.

    ResponderEliminar