2011/12/11

Ikastetxera bisita

Aurrekoan ikastetxera bisita egin genuen. Aukeratutako ikastetxea Donostiako La Salle ikastetxea izan zen. Arratsaldez joan ginen eta hiru gauza egiteko aprobetxatu genuen.

HH ko IKT arduradunarekin elkarrizketa izan genuen

Miren HHko irakaslea da. Aurten 4 urteko gelan dago. HH n bera da IKT arduraduna. Berarekin puntu ezberdinen inguruan aritu ginen:
  1. HH ko baliabideak
  2. Erabiltzen duten softwarea
  3. IKT ak HHn erabiltzearen helburua
  4. Haurrek egiten duten progresioa
  5. Erabiltzen duten metodologia
  6. Irakaslegoaren formakuntza
  7. Gurasoen iritzia
  8. IKTn beharra HH n
  9. Eskola 2.0
Elkarrizketa openshot ekin editatu eta vimeo ra igo dugu.

 
Ipuin digitala VS ipuin tradizionala deitu dugun froga egin genuen

Mirenen gelan egin genuen froga hau ere. Lehengo haurrei geuk egindako ipuin digitala erakutsi genien eta ondoren taldekide batek ipuin bat kontatu zien. Ariketa honekin ikusi nahi genuen ze erreakzio zituzten haurrek ipuin baten eta bestearen aurrean. Honetan ere dena grabatu editatu eta youtubera igo genuen.

Bertako baliabide digitalak ezagutu genituen

HH ko eraikinari bisita egin genion eta bertan zeuden baliabide digitalak grabatu ahal izan genituen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario